Eskualdeko produktore txiki ekologikoak lehenetsiz.
Ahalik eta produktu sorta zabalena izatea.
Denak izan gaitezen eraldaketa honetan bidelagun.
Plastiko eta erregai fosilen erabilera murriztea.
Ekoizle eta kontsumitzaileentzat bidezkoa
Bertako lau nekazari gazte mahai baten inguruan elkartu eta euren beharrei, borrokei eta proiektuei aurre egiteko, indarrak batzea pentsatu zuten.
Horrela, Anbotopeko Elkartea Agroasanblada 2016an sortu zen inguruko ekoizleak batu eta denon artean baserritarren egoerari bultzada bat emateko asmorekin.
Denborarekin talde hau handituz eta garatuz joan da ekoizle berrien eta kontsumitzaileen ekarpenarekin.
Anbotopeko elkartearen lehen ekintza gaztetxean antolatutako agropotea izan zen. Bertako produktu eta produktu ekologikoekin osatutako pintxoak eskeini genituen osteguneko pintxopote orduetan.
Ekintza honek harrera oso ona eduki zuen. Hori ikusita Anbotopekok bide horretatik jarraitzea erabaki genuen.
2018ko udan Atxondoko igerilekuetako taberna hartu genuen Anbotopeko elkartekook bertan inguruko produktuak eskaintzea posible dela erakusteko asmoarekin.
Izan zuen harrerak gure aurreikuspenak gainditu zituen eta honek beste pausu bat ematera animatu gintuen.
Urte honetan denda zabaldu genuen Nizeto Urkizu kalean Antobopeko denda.
Urte honetan denda zabaldu genuen Nizeto Urkizu kalean Antobopeko denda.
Urtean zehar egin ditugun ekintza ezberdinak
Anbotopeko elkartea Elorrio herrian kokatua dago.
Durangaldeko eta Elorrioko tokiko produktuak eta jatorri ezberdineko beste hainbat produktu ekologiko erosteko aukera ematen duen denda dauka Elorrio herrian.
Bertan aurkituko dituzu Elorrio herriko ortuetako barazkiak, baserrietako arrautzak eta baita okela. Gainera Durangalde osoko ekoizleen produktuak ere erosteko aukera izango duzu.
Eskaintza produktu ekologikoekin osatzen da, lehentasuna Euskal Herri bertako ekoizleak dutelarik.