km.0 (Durangaldea)

Hemen aurkezten dizkizugu Elorrio eta Durangaldeko ekoizleak, Anbotopeko Elkarteko bazkideak ere badirelarik.

Euren produktuak aurkituko dituzu Anbotopeko Dendan.

Errekazabaleta baserria

ERREKAZABALETA

Abeltzaintza hedagarrian jarduten duen Elorrioko etxalde txikia gara. Okela sortzen salmenta zuzena egiten dugu. Gure behiak inguruko larre eta basoetan bazkatzen dira. Hauen elikadura belar eta bazka ondora mugatzen da, ehuneko ehunean 

Jauregi produktuak

JAUREGI BASERRIA

Jauregi Baserrian, Elorrioko Iguria auzotik, kalitatezko elikagaiak ekoizten arduratzen gara modu jasangarri baten. 

Txahal okela, txerri okela, oilasko, arraultza, ortuko elikagaiak eta baserriko beste produktu batzuk zeuentzako anbotopeko dendan eskaintzen dira.

Belaze proiektua eta baserria

BELAZE PROIEKTUA

Elorrioko bikote gazte bat gara. Zenitako Aldekoa baserrian bizi gara eta inguruko larretan bazkatzen dira gure esne behiak.

Behiak ekologikoki hazten ditugu beraien elikadura belarrean oinarrituta. Esne honekin jogurtak eta gazta freskoa egiten ditugu  baserrian bertan dugun gaztandegian.  Ortua ere latzen dugu sasoiko barazkiak eta frutuak izaten ditugu. 



Garai ekoizleak

GARAI

Garai garagardo ekologikoak, Garaiko Etxeita baserrian ekoizten dira, garagardoa eta kontserbak egiteko obradore txiki batean. Urte sasoiaren arabera, errezeta ezberdinak ekoizten dira lehengai ekologikoekin, eta ahal den heinean etxeko osagaien bat erabiliz garagardoei nortasuna emateko. Prozesu guztia eskuz eta behar den denbora hartuta egiten da.

 

Garaiko Etxeita baserrian ekoiztutako fruta eta barazkiekin, egiten ditu Ana De la Mazak bere mermelada, zuku,ozpinetako eta abarrak, obradore txiki batean. Produkzio ekologikorako konbertsioa hasi zuen 2020an.

Mermeladak ahalik eta azukre gutxien erabiliz ekoizten ditu, frutaren zaporea bere horretan mantentzeko.

ERLIA

Kaixo,  Aitor eta Amaia gara Erlia arrautza ekologikoak proiektuaren arduradun eta langileak.

Erlia arrautza ekologikoak familia artekoa eta gertuko ekoizpen ekologikoa da. Abadiñoko Muntsaratz auzoan dagoen Erlia baserrian kokatua dago oiltokia.

 Baserriari bizitza eta irtenbide bat eman nahian 2017an proiektuari, abentura berri honi, forma ematen hazi ginen eta 2019aren urtarrilean lehen 250 oiloak heldu ziren gurera. Gutxira  etorri ziren beste 250-ak

 Zergatik ekoizpen  mota hau? 

Alde batetik oiloen ongizatea, daramaten bizitza ahal den naturalena da !! Askatasunean bizi dira.

Bestetik, hurbileko, kalitatezko eta osasungarriak diren arrautzak eskaintzea da gure xedea. Eskutik eskura.

Txikitasunetik, gure ingurua eta ingurukoak mimoz zaindu, zuzeneko harremanak egin, gertutasuna  mantendu. Ekonomia zirkular bat sortu denon artean etorkizun hobe bat eraikitzeko gogoz.

Askatasunean bizi diren oilo zoriontsuak arrautza osasungarriak erruten dituzte.

Lurraren inguruan sortzen den mugimenduarekin bat egin eta ahaldundu nahi dugu.

Guretik zurera!! Eko eta km 0.

FELIX ZABARTE

Félix Zabartek Elorrion dozenaka erlauntza ditu: Aldapen, Memaia azpian eta Araminon. 

Eztia ekoiztuz gain ezkoa, polena eta propoleoa izaten du. 

Danak kalitate handikoak.  

DELIKATETXE

Bertoko produktugileen Km0 osagaiekin egindako elkagai osasuntsuen kooperatiba.

Kooperatiba hau bi helburu argirekin sortu dugu: janari-alferrik galtzea murriztu eta bertoko produktugileak lagundu.

Eusko Label, Reyno Gourmet edota ekologikoak diren aurraultzak erruten dituzten landa-oiloak gure inguruko ekoizleengandik biltzen ditugu, orain arte etxalde txikietan hasi direlako eta haragi gutxi daukatelako alferrik galtzen zirenak.

Oilo hauek bildu, km0 behi-haragi eta barazkiak gehitzen dizkiegu eta horrekin guztiarekin hemen topatuko dituzun jakiak ekoizten ditugu.


ONANDI BASERRIA

Elorrioko bikote gazte bat gara, Onandi baserrian bizi dena. Haragitarako txahalak gisentzen ditugu.

Gure txahalak inguruko larreetan bazkatzen dira, eta transgeniko gabeko pentsua jaten dute.

Ortua ere lantzen dugu, sasoiko barazki eta frutak izaten ditugu. Beti ere, lurrarekiko maitasun etaerrespetu handienarekin.

PULLA BASERRIA

Elorrion gaude, Pulla baserrian. Fernan eta Ana gara.

Barazkiak ekoizten ditugu, bai negutegian, bai kanpoan, baita fruta-arbolak ere (kiwia, sagarrondoa, arana)

Ustiategi ekologikoa da (ez da pestizidarik edo ongarri kimikorik erabiltzen).

Ekoizpen mota honek ziklo naturalak errespetatzen ditu eta etorkizunerako lur emankorra bermatzen du.

PATXIKOBASO

Patxikobaso Baserria 2006 urtean gauzatu zen. Iurretan gaude.

Hasieratik argi genuen era ekologikoan ( agroekologikoan) landuko genuela lurra. Ortua, fruta arbolak eta oiloekin hasi giñen baina segiduan konturatu giñen diru sarrera egonkorrago bat behar genuela aurrera egiteko. Horrela ogi obradorearen idea agertu zan. 

Proiektua aldaketa eta garapen anitz izan ditu 16 urte hauetan.Bizitza mugimendu konstantean datza eta geu ere hortan gabiltza , batzutan aurrera, besteetan atzera, alde batera, bestera...... beti ikasteko eta hobetzeko gogoaz. 

Barazkiak, fruta, arrautzak, ogia eta noiz behinka kontserba apur batzuk ekoizten ditugu. 

"Ortu komunitarioa" proiektua ere jarri genuen martxan. Lursail bat eskeini genien taldean kolektiboki lurra landu nahi duten pertsonei. Gaur egun ia 20 familia partehartzen dute proiektuan.

Beste hainbat taldeetan aktiboki partehartzen dugu: EHKolektiboa, EKolurra, Etartie Denda, eta beste zenbait proiektu kolektiboetan. Guztientzat mundu ederrago bat lortzeko bidean gure aletxoa jartzeko asmoagaz. 

Denboraz eta lan askogaz gure proiektua ekonomikoki bideragarria izatea lortu dugu.  Gaur egun gure erronka familiari eskeintzeko eta sozializatzeko denbora librea  lortzea da. 

Ea lortzen dugun!!!