Bazkideak
Anbotopeko Elkarteko bazkide izateak denda batetan erostea baino gehiago esan nahi du.
Bertako eta ekologiko diren ekoizleak babestea esan nahi du, Elorrion denok kalitatez bizitzea bilatzea esan nahi du, denontzako etorkizun osasuntsu bat bilatzea esan nahi du.
Anbotopeko Dendan aurkituko gaituzu egunero.
2020
162
2021
122
2022
141
2023
82
2024
97
ZERGATIK IZAN BAZKDE?
Anbotopeko bazkide izanik kalitatezko bertako produktuak eskuratzeko aukera izango duzu. Osasuna, natura eta bertako ekonomia sustatzen dituzten produktuak lehenetsiz.
ZENBAT BALIO DU?
Irabazi asmorik gabeko elkartea gara eta URTEKO bazkide kuota 50 eurokoa da.
Urteko kuota MARTXOAN kobratuko da.
Urtean zehar sartzen diren bazkide barriak, hurrengo otsailerarteko parte proportzionala kobratuko zaie urteko kuota bezala.
ZEIN ABANTAILA IZANGO DUT?
%5eko beherapena erosketa GUZTIETAN.
Lehentasuna produktu eta ekintzetan.
Ahotsa, informazioa eta erabakia.



