50 km

ESTAKUA BASERRIA

Estakua baserria Mallabiako Berano auzoan dago. Bertan 18 esne behi ditugu eta 15 hektarea erabiltzen ditugu. Lurrean oinarritutako ekoizpen eredua da gurea, behien elikadura ahalik eta gehien landetatik eskuratzen saiatzen gara. Hori dela eta, oreka mantentzen dugu behi eta hektarea kopuruaren artea, hektarea bakoitzeko 2,5 behi baino gutxiago ditugu. Belardiek behien elikaduraren %60a osatzen dute eta beste %40a transgenikorik gabeko pentsuarekin osatzen da.

Ekoizpen txikia eta artisaua da gurea. Esnea eta hartzigarrizak (fermetuak) baino ez ditugu erabiltzen jogurta egiteko.